CM2 eta CM1ekoak gira. Abendoaren goiz batez, Lapurdi gelarat joan gira euskal mitologiazko tailerrak egiteko Ixabel Millet-rekin. Emazte horrek euskal mitologiazko istorioa kondatu digu. Euskal mitologiazko pertsonaiak presentatu dizkigu : Basajaun, Laminak, Mari eta Sugar.

Sei tailer baziren :

– Beldurra : eskua sartu behar zen boata batean.

– Mari : oihal etxe batean sartu behar zen.

– Sua : kartoinezko sua lotu behar zen.

– Basajaun : Basajauna beztitu behar zen.

– Laminak : errekaren ura entzun behar zen kasko batean.

– Sorgina : entzungailu bitxi batekin beste pertsona baten boza eta erranaldiak entzun behar ziren.

Idoia, Gorka eta Julie

En décembre, nous avons rencontré Ixabel Millet qui nous a parlé de la mythologie basque. Elle nous a présenté des personnages à l’aide d’ateliers : la peur (en mettant sa main dans une boîte), Mari (en entrant dans une tente/grotte), le feu (en reconstituant le feu avec du carton), Basajaun (en l’habillant), les Laminak (en écoutant le clapotis de la rivière), la sorcière (en parlant et écoutant à travers un appareil bizarre).