Urrian joan gira Xabi, Anaren aitaren ganat. Xabi biper ekoizlea da Jatsun.

Oinak lohian bainan burua iduzkitan, Ezpeletako biper gorriak bildu ditugu eta ainitz zego bete ditugu !Hurbiletik begiratu ditugu biper haziak, biper landareen lore xuriak eta loreetatik ateratzen diren biper berdeak. Xabik untsa esplikatu dauku biperra nundik heldu den, nola haunditzen den.

Ondotik, berotegian ikusi ditugu biper gorriak sukatzen.

Azkenik, deskubritu dugu biper errautsa nola egiten den : berotegian egon eta, biperrek bukatzen dute ongi idortzea labe haundi batean egonez 2 egunez 60°-tan.  Hortik ateratzean gorri ilunak dira eta eskuetan kraskatzen dira. Prest dira xehagailu batean errauts bilakatzeko !

Izan dadin, errauts, jeledan edo soka batekin lotua orain biperrak ez du gehiago sekreturik guretzat J

 

Milesker Anaren familiari denbora hartu baitute gure errezebitzeko !

 

Par une belle journée d’automne, les élèves de CE1-CE2 bilingues ont pris la route de Jatxou pour aller à la découverte du piment d’Espelette.

Après la récolte du fruit rouge, ils ont pu découvrir le séchage des piments sous la serre ainsi que sa transformation en poudre…condiment incontournable de nos tables !

Un grand merci à la famille Castanchoa pour son accueil  chaleureux !